XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehenengo kapituluaTareixa Louzao-ren begiak argitu egin ziren, postariak eman berri zion paketetzar akoltxatuaren igorlea nor zen irakurri zuenean.
Ia bi hilabetean albisterik bidali ez zion nebaren izena idatzita ikusteak zama astuna kendu zion gainetik.
Harriturik zegoen, bai, hainbesterainoko atzerapenarekin; zeren Xabierrek, zebilen tokian zebilela, are Quebec-en izan zeneko egonaldi luze hartan ere, ez baitzuen deitu edo lerro batzuk idatzi gabe, tarjeta bat bederen, bi aste baino gehiago pasatzen uzten.
Adin aldetiko diferentzia pixka bat eduki arren, oso elkarturik zeuden biak haurtzarotik, eta lotura horiek, denbora aurrera joan ahala, ahuldu beharrean estutu egin zitzaizkien.
Ia konturatzeke, egongelako armairu gainean zituen argazkietara begiratu eta Xabierrek egiten zuen broma hura bururatu zitzaion: